XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ihi, Ezpata-belar eta Lezkek ibai-ertza hartzen dute eta agian baita ibaien egoerek aldizka bustitako eremuak ere.

Gipuzkoan asko zabaldutako fenomenoa, zera da: zuntzezko algen izugarrizko ugalketa; ur-korrontearen abiadura txikia eta kutsadura organiko bortiza dagoen uneetan, egundoko tapizak osatzen dituzte.

Ibai ertzeko landaretza, oso aldatua aurkitzen da gehienetan.

Arrazoi nagusia, giza-etxebizitzen eta bere hustiapenen dispertsioa da beste behin ere.

Erdiko ibilguetan, soro eta belardiak ibai-ertzetaraino heltzen dira, aprobetxagarri diren lurrak harik eta gehien hustiatzearren.

Hau dela eta ibaien berezkoak diren zuhaizti lerrokatuak sistematikoki deuseztatuak izan dira.

Une isolatu batzutan bakarrik gelditzen dira landare-mota honen zantzu batzu.

Kasu hauetan, Altz, Makal, Lizar, Urritz, Zume, etab. dira zuhaitz eta sastraka-espezie garrantzitsuenak.

Unerik gizatiartuenek, ibaia inguratzen duen zuhaitz-lerro bakarra aurkezten dute, Alboak eta Sasiarkazia naturalduak maizena agertzen direlarik.

Faunari dagokionez, kutsadura, bortitzeko kasuak izan ezik eta hauek zoritxarrez sarriegi ageri badira ere, erdiko ibilguak oso aberatsak dira animali espezietan.

Oso ugariak dira une hauetan garatzen diren intsektuen larbak.

Oso kutsaturik dauden uretan ere, erresistentzia berezidun larbak bizi dira.

Beti ere ur-kalitatearen arabera, baina Plekoptero, Efemeroptero, Trikoptero, Diptero, Odonatu, Moluskuak etab. ikus daitezke.